Hiriko hondartzetan ez erretzeko gomendioa zer iruditzen zaizue?
Legazpi 6 euskaltegiko ikasleak. (Argazkia: Inaxio Esnaola) Nuria Fernandez (Madril, Espainia)
«Nik noizbehinka erretzen dut, baina hondartzetan ez erretzeko gomendioarekin bat egiten dut»
Nik noizbehinka erretzen dut, baina hondartzetan ez erretzeko gomendioarekin bat egiten dut. Alegia, ulertzen dut zigarroen keak jendea molestatzea. Hori dela eta, ondo iruditzen zait taberna, jatetxe eta terrazetan ez ezik, hondartzetan ere ez erretzeko gomendioa egitea. Horrez gain, gehien kezkatzen nauena da zigarrokinek eragin dezaketen kutsadura.
Alexander Zaballa (Donostia)
«Erretzea gorroto dut, beraz, zenbat eta leku gehiagotan debekatu, orduan eta hobeto niretzat»
Horrelako neurriak ezartzea oso ona da gizarte guztiarentzat. Erretzea gorroto dut, beraz, zenbat eta leku gehiagotan debekatu, orduan eta hobeto niretzat. Kearen usaina eta kiratsa ez ditut batere gustuko. Gainera, hondartzara lehendabiziko orduetan joaten bazara zigarrokinak topa ditzakezu, eta ez da batere atsegina. Azken batean, hondartzara joaten garenean gustatzen zaigu garbi eta ondo egotea.
Maddi Basterretxea (Donostia)
«Niri ondo iruditzen zait hondartzetan ez erretzeko gomendioa. Zigarroen kea ez zait batere gustatzen»
Niri ondo iruditzen zait hondartzetan ez erretzeko gomendioa. Zigarroen kea ez zait batere gustatzen. Nazkagarria iruditzen zait. Pertsona batek bere burua kaltetu nahi badu, bere arazoa da, baina ez dut niri eragiterik nahi. Zorionez, nire inguruan ez ditut erretzaileak, eta hori eskertzekoa da.
Javier Barrio (Donostia)
«Hondartzara joaten naizenetan, saiatzen naiz erretzaileengandik urrun jartzen»
Neurri honen aldekoa naiz, niri ere ez zaidalako erretzea gustatzen. Zigarroen kea ere ez dut batere gustuko. Hondartzara joaten naizenetan, saiatzen naiz erretzaileengandik urrun jartzen. Non dauden begiratzen dut, eta ez naiz beraien ondoan esertzen. Dena dela, erretzaileei ez diet ez erretzeko eskatzen.
Sara Seco (Azkoitia, Gipuzkoa)
«Nire ustez, gomendio ona da, eta osasun publikoaren aldetik oso ondo datorkigu neurri hori»
Nire ustez, gomendio ona da, ez dudalako batere gustuko jendeak erretzea. Osasun publikoaren aldetik oso ondo datorkigu neurri hori. Gainera, jakin dudanez lege bat onartu nahi dute aurten Espainiako Kongresuan tabernetako terrazetan, hondartzetan eta kiroldegietan erretzea debekatzeko. Egia esan, lege hori aurrera ateratzea gustatuko litzaidake.

