Poesiari denbora eskaintzeko aukera
Hirian “klasiko” bat da ‘Poesia eta pentsamendua’ jardunaldia Jon Insausti Kultura Zinegotziarentzat. Hamabost urtek hala baieztatzen dute. Balea Zuria argitaletxearen ekimenez sortua, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Chillida Lekuk hartzen dute parte.
2008an eman zioten hasiera ekimen honi Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategik. Urte hauetan guztietan hainbat poeta hartu du parte jardunaldietan. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Chillida Lekuren babesarekin, aurten bi egunetako jardunaldia antolatu da: ekainaren 13an, Chillida Lekun; 14an, Victoria Eugenia Cluben.
Lehen 11 urteetan idatziriko ‘manifestuak’ batu dituzte eta liburu bakarrean argitaratu: Berriro igo nauzu: Hamaika poetika labur = Once poéticas breves lanean, hain zuzen.
Poesia hizkuntzen arteko zubi
Patxi Presa Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendariak parte hartu du aurkezpenean: “Ekimenaren helburuetako bat da poesia hizkuntzen arteko zubi gisa” aritzen dela, eta “espazio komun baterako tresna” dela uste du. Izan ere, jardunaldi hauetan poeta bakoitzak bere hizkuntzan egiten du errezitaldia, eta itzulpen testua banatu egiten da.
Presaren ustez gaur egun dena da “arreta eza, denak berehala izan behar du”, eta, bere ustez, “poesiari denbora eskaintzea ia iraultzailea da”.
Eduardo Chillidaren biloba eta Chillida Lekuko ordezkari Mikel Chillidak hitza hartu du aurkezpenean. Aitonak poesiarekin harreman handia izan zuela adierazi du, arte guztien oinarrian poesia dagoela esaten omen zuen. “Bere lanean ikaragarrizko garrantzia zuen poesiak”
Ekainak 13 eta 14
Lehen hitzaldia ekainaren 13an izango da, astelehena, 19:00eatn Chillida Lekun. Nuria Barrios poeta, narratzailea eta saiakeragile madrildarrak hitzaldia eskainiko du, eta, ostean, Luisa Etxenikek eta Jon Gerediagak errezitala. Musika Jon Makuso eta Itsasne Fernandezen esku egongo da.
Asteartean, musikaz lagundutako poesia errezitala, izango da Mikel Arruabarrena Larrarte, Iosune de Goñi, Izaskun Igoa Jaimerena, Juan Carlos Mestre eta Itziar Ugarte poeta gazteekin. Sarrerrak debalde izango dira, eta gonbdiapenak 17:00etatik aurrera lortzeko aukera izango da.