Egiari buruzko 'Txurrutala' liburuaren bigarren edizioa argitaratu dute
'Txurrutala' liburuaren bigarren edizioa. Juanpe Urrosolok Egia auzoari buruzko Txurrutala liburuaren bigarren edizioa argitaratu du, Gordegiaren eskutik. Lehenengo edizioa bezala, auzoko lekuen gida bat da, eta Arkatza eta Hontza liburudendetan dago salgai, 25 euroren truke.
Liburua hainbat ataletan banatuta dago, eta gaur egungo eta garai bateko lekuen informazioa jasotzen du. Juanpe Urrosolo 1950ko hamarkadako Egiako ortoargazki bat ikertzen hasi zen behin, eta gaur egun jarraitzen duten eta ez dauden eraikinak eta elementuak bereizten joan zen. Horrela, horien inguruko bilketa bat egin zuen, eta informazio horrekin osatu ditu Txurrutala liburuaren bi edizioak.

