Kadri Lass fitxatu du Ibaeta Basketek
Ibaeta Basketek 2022-2023ko denboraldirako taldea prestatzen jarraitzen du, eta Kadri Lass hegal-pibot estoniarra fitxatu du. Lassek Bembibren jokatu du azken denboraldian, eta, batez beste, zortzi puntu egin zituen partidako, 4,7 errebote hartu zituen eta 8,8ko balorazioa izan zuen.
Estoniarrak 25 urte ditu, eta Dusnequeko unibertsitatean hasi zuen bere ibilbidea, AEBetan. Hungarian eta Polonian jokatu ondoren, Bembibrera iritsi zen, eta orain Donostiara. Lassena Ibaeta Basketek hiru fitxaketa egin ditu dagoeneko: Natalia Rodriguez fitxatu zuen maiatzean eta Nicole Cardaño joan den astean.