Donostiako Udalaren txistulari taldeak eta Donostiako Orfeoiko haurrek kontzertua eskainiko dute
Udal Txistulari taldea. (Argazkia: Kattalin Miner) Bi urteren ostean, Donostiako Udalaren txistulari taldeak eta Donostiako Orfeoiko haur eta gazteek kontzertua eskainiko dute bihar, ekainak 15, Donostiako Udaletxeko Areto Nagusian, 19:30ean hasita.
Orfeoiko Klara Mendizabal eta Leticia Bergara irakasleek zuzenduko duten kontzertuan askotariko euskal musika lanak entzun ahalko dira. Euskal abesti zahar eta ezagunak batetik: Binbili bonbolo, Iruten ari nizu, Goizian argia hastian, Xarmengarria edo Boga boga; Mundua biltzen duen oihartzuna edo Baratze bat bezalako berriagoak; baita Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen errepertorioko Txirrista txingo edo Barre egin ere, beste batzuen artean.
Kontzertuak doako sarrera izango du.

