Astiñeneko baserria txukuntzen ari dira jabeak, udalak egindako eskaerari erantzunez
Egoera kaskarrean dago Astiñeneko zubiari izena ematen dion baserria. Zubiaren albo batean dago, Urumea ibaiaren ondoan. Udaleko iturrien arabera, baserriaren ingurua txukuntzeko lanak hasi dituzte jabeek. Hain zuzen ere, Hirigintza sailak eraikina eta ingurua kontserbatzeko eskatu zien jabeei. Argazkian ikus daitekeen moduan, baserri inguruko belarra moztu, lurra egonkortu eta eraikin barruko materiala ateratzen ari dira. Ordea, udalak ez du argitu botako duten ala ez.