Iztuetako pasabide berriak hiru errei ditu dagoeneko
Apirila hasieran ireki zuten Iztuetako pasabide berria. Aldiz, gaurtik aurrera erabilgarri daude errepideko hiru erreiak. Orain arte soilik errei bat zegoen irekita norabide bakoitzerako. Une honetan, behin-betiko zirkulazioa abian jarri dute. Errepideak bi errei ditu Erdialderako noranzkoan, eta beste bat Egiako Mandasko Dukearen pasealekurantz.
Bestalde, inguruko horretako lanekin aurrera jarraitzen dute. Hain zuzen ere, Iztueta kalea, Zuhaizti plaza, Egiako galtzada, Aldakoneako bidegurutzea eta Mandasko Dukearen azken zatia berritzen ari dira.