Larunbatean hasiko dira Amara Berriko sanjoanak, egitarau zabalarekin
Bi urteko etenaldiaren ostean, Donostiako auzo guztietako jaiak indar handiz itzultzen ari dira, eta Amara Berriko sajoanak ez dira gutxiago izango. Betiko legez, Ikasbide Kultur Elkarteak antolatu ditu jaiak, eta hiru eguneko egitarau zabala prestatu dute, haurrentzako, gazteentzako zein helduentzako jarduerekin. Jarraian ikus dezakezue egitarau osoa:
Larunbata, 18 (Probestu plazan)
- 11:00. Kalejira Ikasbide Kultur Elkarteko dultzaineroen eskutik.
- 12:00. Txupinazoa eta erraldoi berrien aurkezpena.
- 13:00. Haurrentzako eta helduentzako toka txapelketa.
- 13:30. Patata tortilla lehiaketa (etxean prestatutakoak).
- 16:00. Mus txapelketa azkarra (10 euro bikoteko).
- 17:00. Haurrentzako puzgarriak, tailerrak eta Izeba Tekla antzerkia (Ernest Lluch KE).
- 17:30. Haur-Txokoa.
- 19:00. Txokolate jana.
- 19:00-21:00. Trikipoteoa.
- 20:00. Txabol Sotoa.
- 22:30. Zezensuzkoa.
- 22:00. Gazteentzako disko festa. Oihan Vega.
Igandea, 19 (Probestu plazan)
- 11:00. Kalejira Ikasbide Kultur Elkarteko txistularien eskutik.
- 11:00etatik aurrera, Koloretako Arrozak jarduera.
- 11:30. Haur-Txokoa.
- 12:00. Ikasbide Kultur Elkarteko eta Ikasbide ikastolako dantzariak.
- 16:00. Musika eta kantak.
- 17:00. Sari banaketa.
- 18:00. Jaien amaiera.
Osteguna, 23 (Anoetako estadioaren aurrean)
- 19:30. Kantu jira Ikasbide Kultur Elkarteko San Juan abesbatzarekin eta txistulariekin batera.
- 22:30. San Joan sua. Konjuroa eta herri dantzak.