San Martin merkatuko produktuak online ere erosi ahal izango dira aurrerantzean
San Martin merkatua. (Argazkia: Joseba Parron) San Martin merkatuaren online plataforma aurkeztu dute: sanmartinmerkatue.com. Tresna horren bidez, erosketa etxetik mugitu gabe egiteko aukera egongo da, eta aukeratutako produktuak etxera eramateko zerbitzua ere jarri dute martxan.
Orotara, San Martin merkatuko hamazazpi saltokik hartzen dute parte proiektuan, eta erositako gauzak merkatuko banakako hozkailuetan edo etxean bertan jaso daitezke, bakoitzak nahi duen orduan.

