Aldaketak izango dira Dbusen larunbatean, txirrindulari lasterketa dela eta
Dbuseko autobus bat.Dbus Larunbatean Bartzelona hiribidean zirkulazioa etengo dute ibilgailuentzat Loiola alderantz, txirrindulari lasterketa dela eta. Horrek Dbuseko hainbat lineatan eragina izango du:
26-Amara-Martutene eta 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza: Toribio Alzaga, Bartzelona 10 eta Bartzelona 26 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira. Geldialdiak egingo dira 24 linearen gaur egungo geltokian (Toribio Alzagako biribilgunean) eta behin-behineko zutoin batean Pablo Sarasate kalearen parean.
41-Gros-Egia-Martutene linea: Bartzelona 10 eta Bartzelona 26 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira. Geldialdia egingo du Loiolako Erriberak kaleko 14 zenbakiaren parean (Ekialdebus E21 geltokian).

