Donostiatruk azoka egingo dute larunbatean, Easo plazan
Donostiatruk azoka.Estitxu Zabala Larunbatean, ekainaren 18an, Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo da Easo Plazan, 10:00etatik 14:00etara arte. Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatutako azoka da, etxeko produktuei beste erabilera bat eman ahal izateko, hondakin bihurtu baino lehen.
Etxean dauden eta jada erabiltzen ez diren produktuetatik (arropa, liburuak, jostailuak eta abar) onura ekonomikoren bat ateratzeko aukera izango da, baita modu eskuragarriagoan erosteko ere. Azokan salmenta-postua jarri nahi izanez gero, aurrez izena eman beharko da.
Horrez gain, Easo Abesbatzako ikasleek musika emanaldia eskainiko dute 12:00etan.

