Intxaurkide kanpainak baditu irabazleak
Intxaurrondo Zaharrean auzo bizitza sustatzeko helburuarekin, IZBE auzo elkarteak Intxaurkide kanpaina abiatu zuen maiatzaren 30ean, herritarrek auzoko establezimenduetan kontsumitu zezaten. Auzoko 35 establezimenduk hartu dute parte, eta, guztira, 810 euro bildu ditu auzo elkarteak, establezimenduei saldutako txartelen bidez. Kanpainak iraun duen bitartean (ekainaren 10era arte), establezimenduek euren bezeroen artean banatu dituzte txartelak, eta IZBEkoek zozketa egin dute orain, Larrotxene Kultur Etxeko zuzendari Yolanda Martinekin.
Hain zuzen ere, Otxoki albaitaritza klinikan banatutako 2.782 zenbakiak jaso du lehenengo saria (400 euro), Lizardin tabernan banatutako 652 zenbakiak jaso du bigarrena (250 euro) eta Agarre tabernan banatutako 2.835 zenbakiak jaso du hirugarrena (160 euro). Sari guztietan, diruaren erdia txartela jasotako establezimendu berean gastatu beharko du irabazleak, eta beste erdia kanpainan parte hartu duen beste establezimenduren batean, lau hilabeteko epean. Irabazle horietakoren bat agertuko ez balitz, honako zenbaki hauek atera dira zozketatik, ordezko gisa: Erdikoa tabernako 1.503a, Bengoetxea harategiko 170a eta Erdikoa tabernako 1.258a.
Jarraian, zozketaren bideoa, elebitan: