Luisito eta Luisita dotore jantzi dira
Herrerako jaietako txupinazo elegantea egin dute gaur arratsaldean. Kilikariak txarangak girotuta, Luisito eta Luisita dotore jantzita agertu dira auzora.
San Luis jaien pregoia plazan egin dute, eta ondoren jaurti dute txupina. Auzotarrek bat egin dute beraiekin dotore jantzita.
Gogora dezagun, jaiak pasa den asteko ostiralean hasi zirela, baina gaurtik aurrera izango dute egitarauaren zati garrantzitsuena. Asteburua indartsu dator auzoan, besteak beste, Su Ta Gar eta Potato taldeen kontzertuak izango baitituzte; egitarau osoa hemen kontsultatu dezakezue.
Hona hemen txupinazoaren argazki bilduma: