Enpresa donostiarrek 160 lan kontratu baino gehiago eskainiko dituzte Talentuaren Azokan
Talentu Azokaren bigarren edizioa egingo dute Anoetan, ekainaren 22an, goizez eta arratsaldez. Donostiako Sustapenak antolatuta, eta Realaren laguntzarekin, 160 lan-kontratu baino gehiago eskaintzen dituzten 40 enpresa donostiarrak estadioak Ekialdeko Harmailan dituen palkoetan kokatuko dira, Ernest Lluch kultur etxearen ondoan.
Elkarrizketen eskaerak “oso erritmo onean” doazela jakinarazi dute, baina oraindik ere badago aukera elkarrizketak adosteko. Donostiako Sustapenaren webgunean sartuta (www.fomentosansebastian.eus), lanpostuak eskaintzen ari diren enpresa guztiak ikus daitezke, zer eskatzen duten, zer eskaintzen duten, eta non egongo diren kokatuak Azokan. Beraz, interesa izatekotan eta eskaintzaren baldintzak betetzekotan, elkarrizketa zuzenean hitzartu daiteke.
Gehien eskatzen diren profil kualifikatuak, Gradua edo Goi Mailako LH dutenak, Informatikako, Telekomunikazioko eta Elektronikako Ingeniaritza Teknikoak izango dira, baita industriakoa, mekanikakoa eta elektrizitatekoa ere. Nolanahi ere, marketinarekin, merkataritzarekin, enpresen administrazioarekin edo laborategiko teknikariekin lotutako profilak ere eskatzen dira, besteak beste. Webgunean eskaintza guztiak sektoreka banatuta agertzen dira.
Bertan dauden enpresen %50 baino gehiago Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektorekoak dira: STT Systems, Zucchetti, Ibermatica, Countercraft EPL Engineering, Lex Program, Smiley Owl Tech, Peta Optik, Inmersia … Bioosasunaren arloko enpresak ere badaude : Vivebiotech, Indicate, Deneb, o Viralgen, eta beste sektoreetako Caf Signalling, Caf Power, Caf Digital Services, Kendu, Ceit, Centro Guna, Trivima eta Real Sociedad bera.