Lurraren bihotzeraino bidaia

Azeri zolia Julio Verne, e? Munduaren bihotzeraino bidaia egiteko gonbita luzatu, eta gure agintariak motz geratzeko beldurrik ez, eta hara non jarri gaituzten hemen, uda betean, behinola jarri genuen hondarra kentzen, zula eta zula. Metroaren lanak izango bagina bezala, baina egunez, bizilagunen loa errespetatu beharra dugulako, enpresa handiak –eta konfiantzazkoak– ez garenok.
Zer topatuko dugu bestaldean? Lurrazpian bizitzera ohitu den zibilizazio galduren bat? Horiek ere esango digute euskaraz ez hitz egiteko, hizkuntza kosmopolit eta komun bat bilatzeko?
Badakizue niri zer gustatuko litzaidakeen topatzea? Sorosleontzat lan baldintza duinago batzuk. Bestela, azken urteotan bezala, grebara jo beharko dugulako. Eta, gauza bera hiriko tabernarientzat eta garbitzaileentzat ere! Pixka bat gehiago zulatu dezagun, eta topatzen dugun udara lan prekarioaren sinonimo ez den zibilizazio hori.