Cristina Apoloniok Bera Berarekin kontratua berritu du

Bera Bera eskubaloi taldeak Cristina Polonio jokalariaren kontratua berritu du beste urtebete baterako. Tati Garmendia arduradunaren hitzetan, “errendimendu harrigarria” izan du Poloniok, eta “merezita” berritu diote kontratua. “Jokalari sutsua, gerlaria eta ezin hobea da gure taldearentzat”, gaineratu du Garmendiak.
Polonio, berriz, “oso pozik” dago Bera Beran jarraitzeko aukerarekin: “Aldaketa handi samarra izan bada ere, egokitzea uste baino errazagoa izan da, lanak, ahaleginak eta taldeak errazagoa egin dute ni egokitzea”. Izan ere, maila ez galtzeko borrokan aritu izan den jokalaria da.
Denboraldiko zazpikoa
24 orduko aukeraketa azkar batean, sare sozialen bidez eta Espainiako Eskubaloi Federazioko aplikazioaren bidez, federazioak ezagutzera eman du 2021-2022 denboraldiko zazpikoa. Bera Bera taldeko hiru jokalari daude hautatuen artean: Maitane Etxeberria, Malena Cavo eta Elisabet Cesareo.