Giza gazteluak eta gailurrak
Donostiako Gure Eskuk antolatuta, Vilafrancako castellers ezagunek hainbat giza gaztelu egin dituzte hirian.

Uztailaren 2ko Piriniotako Bidea egitasmoari begira jarri dira Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko elkarlana irudikatuz. Egun horretan, 300 gailur argiztatzea dute helburu. Donostiara etorri diren castellersek lehen bi giza gazteluak Alderdi Ederren egin dituzte, eguzkipean. Beroak ez du 200 lagun inguruko oinarria makaldu. Aise osatu eta eraiki dituzte gazteluak.
Gauza bera egin dute Parte Zaharrean, Konstituzio plazan. Dorre gisako gaztelu txiki bat, eta bi handi osatu dituzte. Bigarrena ikusgarria izan da, zortzi maila eraiki dituztelako. Castellersek ez ezik, herritarrek parte hartu ahal izan dute giza gazteluen oinarriak sendotzen. Azkenik, Katalunia plazan egin dute azken erakustaldia.














