Paella txapelketari harrera beroa egin diote
Herrerako San Luis jaietako jarduera estimatuenetakoa da paella lehiaketa. Festen antzera, bi urtez ezin izan dute egin, baina bukatu da itxaronaldia.

Harrera beroa egin diote VIII. paella lehiaketari eguraldiak eta auzotarrek. Izan ere, talde askok parte hartu dute. Dozenatik gora paella prestatu dituzte, eta horiez gozatu ahal izan dute bazkariko txartela erosi dutenek. Hori bai, herri bazkaria itzalean egiteko zortea izan dute.





















































