Etxekalte tabernak 40 urteko aroari bukaera eman dio
Atzo itxi zuten Parte Zaharreko Etxekalte taberna. Pili eta Juanjo jabeek lau hamarkadako ibilbideari bukaera eman diote. Azken egunetan, sare sozialetan hainbat donostiarrek tabernaren inguruko etorkizunaz idatzi dute, eta hedabide batzuk baieztatu dute taberna ezagunaren itxiera.
Hain zuzen ere, atzo bilera berezi bat egin zuten tabernan bezero eta lagunei agur esateko. Jabeek beste batzuen esku utzi dute taberna, eta aste batzuk barru irekiko dute berriz ere. Orain arteko Etxekalteren izaera mantenduko duen edo ez ikusteko dago.
Parte Zaharreko taberna estimatua izan da urtetan, musikarekiko zuen loturarengatik, eta gauean han sortzen zen giroarengatik.