Aurrera doaz Bizkaia pasealekuko espaloia berritzeko lanak
Hilabete inguru daramate Bizkaia pasealekuko espaloiaren zati bat berritzen. Torcuato Luca de Tena eta Parke kaleen arteko espaloia da aldatzen ari direna, eraikinen eta zuhaitzen artean dagoena. Espaloiaren baldosa hidraulikoa zaharkitua eta zartatua zegoen. Hain zuzen ere, pasealeku hau zen oraindik ere baldosa hidrauliko grisak zituen tokietako bat.
Espaloia zeharo kentzen ari dira, lurra egonkortu eta hormigoiarekin berdintzeko. Era berean, baldosa hexagonalak jartzen ari dira, hiriko beste espaloietan daudenak. Era berean, lanak aprobetxatuko dituzte argiteriaren kanalizazioa berritzeko. Udalak ekaina bukaerarako aurreikusten du lanak amaitzea, eta aurrekontua 73.421 eurokoa da (BEZa barne).