Akelarreak piztuko du San Joan gaueko magia Amara Berrin
Beste urte bateko San Joan bezperako irudi bat. (Argazkia: Ikasbide Kultur Elkartea) Amara Berrin prest dute dena San Joan bezperako akelarrerako. Auzoko neskak prestaketa lanetan aritu dira azkenaldian, eta ostegun gauean elkarrekin dantza egiteko deia egin dute.
Egitarauari dagokionez, 19:00etan sorgin poteoa egingo dute Ilunki elkartetik hasita. 22:00etan, sorgin jaitsieraren unea izango da, Zorroagatik. Gaua borobiltzeko, 22:30ean, akelarrea antolatu dute Anoeta ondoko parkingean.


