Elkarrekin afaldu eta piztuko dute sua Zubietan
Bihar, hilak 23, San Joan bezpera elkarrekin ospatzeko asmoa dute Zubietan, bi urte luzeren ondoren. Besteak beste, elkarrekin afaltzera animatu dituzte herritarrak. Horrekin batera, arratsaldetik gauera bitarteko egitaraua egingo dute Zubietako plazan. 17:00etan elkartuko dira egur tontorra osatzeko. 18:00etan, berriz, mahai tenisean eta beste hainbat jolasetan aritzeko aukera izango da. Aipaturiko afaria 21:00etan izango da, eta, azkenik, 22:00etan piztuko dute sua eta musikarekin girotuko dute.