Subizi gaua, auzolanean antolatutako ospakizuna
Subizi gaua egingo dute ostegunean Egian. Itsaso Alkortak azaldu dio Irutxuloko Hitzari nolakoa izango den aurtengo ospakizuna. Auzolanean antolatu eta Gaur 19:00etan egingo dute entsegu orokorra, 19:00etan, Plaza Haundin.
Auzolan handia da Egiako Zubizi gaua. Berrehun lagun inguru ari dira gau magikoaren bueltan lanean. Auzoko elkarteak, auzoko ikastetxeek, kultur etxeak eta hainbat herritarrek parte hartzen dute San Joan bezperako ospakizun honetan.
2018an hasi ziren Zubizi gaua antolatzen. “Aranzadi elkartearengana jo genuen, Euskal Herriko historian San Joan egunak zuen garrantziaren inguruan informazio gehiago bildu, eta garai bateko tradizio paganoak berreskuratzeko”, azaldu du Itsaso Alkortak. Eta horrela sortu zen Subizi gaua ospatzen. Hain zuzen ere, ohitura pagano hauen hainbat eszena irudikatu ohi dituzte Plaza Haundin, horma-irudi batzuetan.
Urte hartan 180 emakume elkartu ziren Xabi Solanoren Erre zenituzten sorginak kanta dantzatzeko elkarrekin. Alkortak uste du feminismoak garai hartan izan zuen gorakadak eragin handia izan zuela. “Adin guztietako emakumeak atera ginen plazara”.
2019an beste dantza mota bat egin zuten, eta pandemia urteen ondoren, berriz ere berreskuratu dute kanta bera, jada hainbat auzoetan ere dantzatzen dutena. Oraingoan, ordea, 16 urtetik gorako emakume eta gizonek parte hartu ahal izango dute. 80 pertsonak eman dute izena dantzan parte hartzeko.
Umeen ontzi dantzarekin hasi da ospakizuna. Auzoko hiru ikastetxeetako haurrak gonbidatu dituzte dantza honetan parte hartzera. Ondoren, kantuan hasiko dira, eta gero, txistulariek, adar joleek eta irrintzilariek egingo dute bat festarekin. Argi zuziak eramateko deia egin dute, eta dantzariekin batera argi zuziak eramango dituztenak aterako dira plazara. Zuzilariek piztuko dute Subizi gauaren sua.
Gaur 19:00etan elkartuko dira Plaza Haundin entsegu orokorra egin, eta ospakizuneko ekitaldiak errepasatzeko.
Pandemia aurretik egindako San Joan bezperaren irudi batzuk: