Ttonttorro Igeldora igoko da berriz ere, San Pedro jaiak ospatzeko
Ttonttorro pertsonaiak bi urte pasatu ditu Igeldora igo gabe, baina aurten, haren zain daude dagoeneko herrikoak, San Pedro jaiak ospatuko baitituzte berriz ere. Hilaren 23an, San Joan bezperan, abiatuko dituzte jaiak, eta askotariko jarduerak antolatu dituzte astebururako. Ordea, hilaren 29an, San Pedro egunean, iritsiko dira jaietako egunik indartsuenak, eta orduan igoko da Ttonttorro.
Hortik aurrera, asteburu luze bat biziko dute Igeldokoek, haur, gazte zein helduentzako jarduera tradizionalekin eta modernoagoekin. “Ohiko jarduerak mantendu ditugu, baina berritasunak ere badaude”, nabarmendu du jai batzordeko kide Ainhoa Estebanek. Berritasunen artean, hurrengo ostiraleko “rap lehiaketa, bazkaria, poteoa eta mus txapelketa azkarra” aipatu ditu.
Jarraian, egunez eguneko egitaraua ikus dezakezue:
Ekainak 23, osteguna:
- 17:00etan, txaparroen prestaketa.
- 19:30ean, afari-merienda fajitekin plazan. Animatu eta bete fajitak zure gustura!
- 20:00etan, eskeko kuadrilla elkartuko da afaltzeko.
- 22:00etan San Joan gaueko koplarien irteera eta San Joan sua.
Ekainak 24, ostirala:
- Bazkaria.
Ekainak 25, larunbata:
- 11:00etan, Igeldoko III. Haur Krosa.
- 18:00etan, krosa.
Ekainak 26, igandea:
- 08:00etan, arrokako arrantza lehiaketa.
- 16:00etan, areto futboleko finalak.
- 18:00etan, pala txapelketa finala, maziza txuriarekin.
- 18:00etatik aurrera, arrantzatukoaren arrain erakusketa eta sari banaketa.
- 19:30ean, eskuzko pilota goxoko eta pala teniseko pilotarekin finalak.
- 20:30etatik aurrera, kontzertua: Sin Fronteras cumbia bolibiarra.
Ekainak 29, asteazkena. San Pedro eguna:
- 11:00etan, hamaiketakoa. (Sortu berri den jubilatu elkarteak antolatuta)
- 12:00etan, Ttonttorroren igoera eta herri kirolak gazteentzat.
- 17:30ean, haurren toka.
- 17:30ean, toka eta boloak helduentzat.
- 19:00etan, kalejira txikia.
- 19:30ean, emakumeen eskuzko pilota partida (1.go urtea neskak direla): Arraiza – Erasun / Larrarte- Arrillaga.
- 22:00etan, idi dema.
- 23:30ean, Trikilatz erromeria.
Ekainak 30, osteguna. Haurren eguna:
- 11:00etan, Ttonttorro Txikiren igoera.
- 11:15ean, tailerrak eta jolasak.
- 14:00etan, haurren bazkari herrikoia.
- 17:00etan, Asier Kidam Magic magoa.
- 18:15ean, merienda.
- 18:30ean, haurren pilota partiden finalak.
- Ondoren, urezko zezena eta buruhandiak kalejiran.
Uztailak 1, ostirala:
- 06:00etan, Santa Ixabel eskekoen irteera.
- 10:00etan, puzgarriak eskolako kantxan.
- 12:30ean, Igeldoko I. Rap Lehiaketa.
- 14:30ean, gazte bazkaria.
- 17:00etan, Kika, Blas eta Jonas pailazoak.
- 17:00etan, mus lehiaketa azkarra.
- 18:00etan, poteo musikatua.
- 19:00etan, urezko zezena eta buruhandiak kalejiran.
- 22:30ean, Indabe, Aita Rockolaga eta Herenegun takdeen kontzertuak plazan. Ondoren, DJ Piku eta DJ Txolas.
Uztailak 2, larunbata. Santa Ixabel eguna:
- 12:00etan, Santa Ixabel eskearen amaiera.
- 12:00etan, IV. Sanpedrotako Oliba Jaitsiera txapelketa.
- 14:00etan, herri bazkaria frontoian.
- 18:00etan, Umore Horia lehiaketa.
- 19:30ean, urezko zezena eta buruhandiak kalejiran.
- 22:00etan, zaldi dema.
- 23:30ean, Trikidantz, DJ Jotaxo eta beste DJ batzuk.
Uztailak 3, igandea:
- 12:00etan, Ttonttorro txikiren jaitsiera.
- 12:30ean, patata tortilla lehiaketa.
- 17:00etatik 18:30era, Karlos Nguemarekin Goazen-eko koreografiak ikasteko tailerra.
- 19:30ean, Bertso saioa: Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia eta Maialen Lujanbi.
- 20:30ean, urezko zezena eta buruhandiak kalejiran.
- 23:00etan, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.
- 23:30ean, irrintzi lehiaketa.
- 00:00etan, aurresku lehiaketa eta Ttonttorroren jaitsiera.
- Ondoren, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.