"Arduraz" jokatzeko deia egin du udalak hirian piztuko diren hemezortzi suetan
Bi urte eta gero, gaur piztuko dira berriro ere San Joan bezperako suak. Hemezortzi su izango dira, gutxienez, hirian: udalaren ekitaldia Konstituzio enparantzan, eta beste hamazazpi auzoetan. Jon Insausti kultura zinegotziak “ardura” eskatu du, batez ere azken asteburuan Gipuzkoa eta Nafarroan izandako suteak gogoan edukita.
Donostia Festakek diseinatutako irizpideak beteko dituzte auzoetako suek: besteak beste, suhiltzaile edo suaren kudeaketarekin esperientzia duen arduradun batek egon beharra du sua pizten denean eta segurtasun distantzia eta hesiak bermatu behar direla adierazi du Insaustik.
Ohikoa izaten da Zurriola hondartzan su txikiak piztea, eta horren harira “berez” ezin dela egin ohartarazi du Insaustik “baina norberak ikusiko duela zer egin”. Gogoratu du “kontrol berezia egongo dela gaur gauean”.
Egitarau osoa hemen:
AGINTARIEN ESKU DANTZA (Konstituzio plazan)
20:00etan Udalaren txistulari taldearekin zortzikoa dantzatuko dute agintariek, esperantzaren arbolaren inguruan. Ekitaldiaren amaieran zuhaitzaren azala banatuko da, eta, ondoren, erromeria.
AMARA BERRI (Anoetako estadio aurrean)
19:30ean Kantu jira Ikasbide kultur elkarteko abesbatza eta txistulariekin.
22:30ean San Joan sua, konjuruak eta herri dantza, zezensuzkoa.
HERRERA (San Luis plaza)
19:00etan Trikipoteoa. Zahar eta gazte auzoa elkarrekin girotuz!
21:30ean Ohiko San Joan sua Pasaiako txistulariekin eta Beti Alai dantza taldearekin.
23:00etan Zezensuzkoa eta azken traka Herrerako txistulariekin.
23:15ean Luisito eta Luisita DJak.
23:59ean Gaixoa ni! Nora zoazte Luisito ta Luisita!? Jarraitu dantzan.
MORLANS (Morlans 35)
18:30ean Haurrentzako ikuskizuna.
19:00etan Sua prestatu.
20:00etan Parrillada Parrandango trikitilariekin.
21:00etan Sorgin afaria, sorgin jaitsiera, keimada eta konjuroa, dantza eta sua piztea.
BIDEBIETA (Allende parkea)
17:30ean Haur jolasak.
20:30ean Parrillada.
00:00etan San Joan sua.
EGIA (Plaza Haundi)
19:30ean Tortilla lehiaketa eta Kzazpi txistulari taldea kaleak alaituz.
20:00etan Afari-merienda: Oilasko laurdena + tortilla pintxoa.
20:30ean Erromeriaren hasiera Imanol eta Eneritz trikitilariekin.
21:30ean Lore sorten banaketa.
22:00etan Haur eta gaztetxoen Ontzi Dantza.
22:15ean Su inguruko festa herrikoia.
SAGUES (Tomas Alba zabalgunea)
19:00etan Sardina jana.
19:30ean Keimada.
20:00etan Lore banaketa.
20:30ean Euskal dantza Eskola Dantza Taldearen eskutik.
21:30ean Sua piztea.
22:30ean Iratzar musika taldea.
INTXAURRONDO IPARRALDEA (Bernart Etxepare plaza)
20:00etan Sardina jate herrikoia.
20:30ean Berbena: Estangatarrak.
22:00etan San Joan Sua eta plazako dantzak inguruan.
INTXAURRONDO ZAHARRA (Letamaneko plazan)
17:00etan Sua prestatzea.
18:30ean Plastikoa birziklatzeko tailerra.
20:00etan Sardina jatea.
22:00etan Sua piztea.
LOIOLA (Lorategi hiriko kirol pista)
21:00etan Aztiaren eta sorginaren iritsiera plazara.
21:15ean Kalejira Lorategi hirira.
21:30ean Sua piztea.
SAN ROKE (San Roke 11)
22:00-00:00etan Sua.
TXOMIN (Espartxo zubiaren ondoan)
21:00-00:00etan Sua piztea. Aurretik, 19:00etan ospakizuna hasiko da.
AMARA (Easo plaza)
18:00etan Sua prestatzea.
19:00etan Txokolate jana umeentzat.
19:30ean Soka dantza – Eskola haur dantza taldea.
20:00etan III Amarako toka txapelketa. Zezensuzkoa.
22:30ean Sua piztea.
OLETA (Oletako galtzada 27)
18:30ean Umeentzako jolasak eta txokolate jana.
22:30ean DJak, musika ekitaldia.
00:00etan San Joan sua.
MARTUTENE (Okendotegi bidea 41)
17:30ean Haurrentzat joko herrikoiak.
20:00etan Afari-merienda.
22:00etan Sua piztea.
AIETE (Jolastokia)
19:00etan Gero Axular dantza taldearen sorgin dantza. Sardina jana eta bestelako zizka-mizkak.
21:30ean San Joan suaren piztea, euskal mitologiako herensugearen eskutik eta sorgin dantza.
00:00-01:00etan DJ emanaldia, sua itzali arte.
ANTIGUA (Gaskonia plaza)
22:00etan San Joan sua, konjuroa, Soka Dantza, lore banaketa.
22:30ean Erromeria Elizagoien ahizpen eskutik.
LARRATXO (Eskolako patioan)
17:00etan San Joan suaren prestaketa.
17:30ean Haurrentzako jolasak.
21:00etan Sardina eta saiheskia brasan.
23:00etan San Joan sua piztu.
00:00etan Zezensuzkoa.
00:30ean San Joan sua itzali eta festa bukaera.
IGELDO (Herriko plaza)
17:00etan Txaparroen prestaketa.
19:30ean Afari-merienda.
20:00etan Afaria.
22:00etan San Joan gaueko koplarien irteera eta San Joan sua.
PARTE ZAHARRA (Pasealeku berriko parkina)
18:00etan Entsegua sorgin dantza ikasteko Trinitate plazan.
19:00etan Merienda.
21:00etan Trinitate plazatik Pasealeku berrira kalejiran.
22:00etan San Joan sua piztea eta dantza.