Hogei bat izurde ibili dira Uliako itsaslabarren inguruan igerian
Ostegun goizean Uliatik zebiltzanek ezusteko atsegina eramango zuten, hogei bat izurde handi ibili baitira Uliako itsaslabarretatik gertu. Hain zuzen ere, Itsas Enara Ornitologia Elkarteko kide batzuk berriki Ulian habia egin duten kaio beltzen bikotearen jarraipena egiten ari ziren, eta, itsasora begiratzean, izurdeak ikusi dituzte. Azaldu dutenez, hamar bat aleko bi talde “itsaslabarretik metro eskasera” zebiltzan, eta bideoan grabatu dituzte: