Piztu da San Joan bezperako magia Donostian
Bi urteren ostean, iritsi da askok eta askok espero zuten urteko gaurik magikoenetako bat. San Joan bezpera da, eta Donostiako auzoetan hasi da festa giroa suak piztu aurretik. Gaur gauean 20 su inguru egingo dituzte Donostian, urteko gauza txarrak alde batera utzi, eta hasiera berri bati ekiteko. IRUTXULOKO HITZAK San Joan bezperaren jarraipen berezia egingo du, eta auzoetan hartutako irudi eta bideoak ikusgai izango dituzue webgunean.
Argazkian ikus dezakezuenez, Amara Berrin, adibidez, arratsaldean kantu jira egin dute Ikasbide kultur elkarteko abesbatza eta txistulariekin. Dantzak ere hasi dira hainbat lekutan, eta gauean zehar, musika ez da faltako suaren inguruan akelarrean aritzeko.