Udako jaialdia egingo dute larunbatean Intxaurrondoko Letaman gaztetxean
Intxaurrondoko Letaman gaztetxea. Beñat Parra Malda asanbladak antolatuta, udako jaialdia egingo dute larunbatean Intxaurrondoko Letaman gaztetxean. Egun osoko egitaraua antolatu dute “formakuntza, eztabaida, aisialdia eta parte-hartzaileen arteko sozializazioa indartzeko”.
Bazkaria egingo dute 14:00etan, eta 17:00etan hitzaldiak eta diseinu erakusketa antolatu dituzte. Hitzaldi batean errepresioaren funtzioak eta horiei nola egin aurre azalduko dute, eta besteak, osasun mentala gizarte kapitalistan izango du hizpide. 20:00etan mojito dastaketaren txanda izango da, eta azkenik, 23:00etan, Dj malda eta mikrofono irekia izango dira giroa girotzen.

