Alvaro Urrengoetxea hil da, Lagun Artea elkarteko danborradaren presidente izandakoa
Hilaren 26an zendu zen Alvaro Urrengoetxea Orradre, 53 urte zituela. Lagun Artea elkarteko danborradako presidentea zen eta Amara Bai auzo elkartearen laguntzailea. Auzo elkarteak berak, Donosti Berri elkarteak eta Amara Kirol Elkarteko danborradak beraien doluminak helarazi dizkiote Urrengoetxearen familiari, lagunei eta Lagun Arteako kideei.
“Haren falta nabarituko da Amaran bultzatu dituen jardueretan. Amara Eguna da horietako bat, eta haren hutsunea sentitua izango da”, adierazi du Amara Bai auzo elkarteak. Ondorengoa gaineratu du Amara Kirol Elkarteak: “Zure adiskidetasunak eta guganako jarrerak betetzeko zaila izango den hutsunea utziko digu. Beti arte, eta danborrek segi dezatela etengabe tarrapatatan jotzen”.