San Martin kalea, itxita
Kontxa eta Urbieta arteko zatian eten egin dute zirkulazioa. Soilik baimendutako ibilgailuei utziko zaie Kontxatik sartzen. Ibilgailuak Zubieta kaletik pasa ahal izango dira.
Kontxa eta Erdialdeko lanak bukatu bitartean, zirkulazioan hainbat egokitzapen egingo ditu Donostiako Udalak. Gaurtik aurrera, San Martin kalea itxi egingo dute ibilgailuentzat, eta Zubieta kalea bi norabidetan erabiliko dute ibilgailuek. Zubieta bi zatitan banatuta egongo da: bata, Kontxa pasealekuarekin bat egiten duen tokitik Arrasate kaleraino, eta bestea, Arrasatetik Urbietaraino. Kontxa eta Arrasate arteko zatiak (Zaragoza plaza) zentzu bikoitza izango du, eta Arrasatetik (Zaragoza plaza) Urbietara doanak noranzko bakarra izango du.
Beste alternatibak
Alternatiba gisa, Erdialdetik Antiguara edo alderantziz joan nahi duten ibilgailuei Pio Baroja – Izoztegi erabiltzea gomendatzen zaie. Ibilbide hau ere egin ahal izango da:
Erdialdera Antiguatik: Mirakontxa – Zubieta – Urbieta.
Antiguara Erdialdetik: Arrasate – Zubieta – Kontxa.
Inguruko egokitze lanak aurrera jarraitzen dute: semaforo berriak, trafiko seinaleak, autobus geltoki aldaketak, kaleen margotzea eta norabide berriak.
Bidegorria
Easo eta Kontxa arteko bizikleta ibilbidearen aldaketa, San Martin eta Triunfotik behin betiko lotura.
Behin betiko bizikleta ibilbidearen aldaketa San Martinetik, La Perla ingurua Easo eta Urbietarekin lotuz.
Kontxa gauez asfaltatzeko lanak
Kontxa Pasealekuan ibilgailuen zirkulazioa itxi egingo dute asfaltatze lanak egiteko, 00:00etatik 06:00etara.
Ordezko irtenbidea Antiguarantz
Askatasunaren hiribidea – Urbieta – Errondo Pasealekua – Izoztegi – Pio Baroja
Urbieta – Larramendi – Lizarra – Aldapeta
Mirakontxa Pasealekua, itxita
Mirakontxa pasealekuak itxita jarraituko du Miramar jauregira igotzeko aldean. Handik jaistea posible izango da. Horren ordezko irtenbide gisa, Kontxa Pasealekuko eskuineko erreia irekiko da ibilgailuak Antigua aldera joateko.
TAO
Ekainaren 1etik 27ra, 1-2 eremuko egoiliarrek gainerako eremuetan aparkatu ahal izango dute.
Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.
Dbusen zerbitzuak
Antigua alderantz doazen 16-Igeldo, 18-Seminarioa (gaueko linea) eta B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa lineek Kontxa Pasealekua zeharkatuko dute Antiguako tuneleraino eta Pio Barojatik igoko dira Kiroldegiko biribilguneraino, eta handik beren ibilbide arrunta egiten jarraituko dute.
Kendu egingo dira geltoki hauek: Mirakontxa, Miramar Jauregia, Baenako Dukea, Sanserreka eta Kiroldegia-Sanserreka. Hauek guztiak Kiroldegiko biribilgunearen ondoko behin-behineko geltoki batera lekualdatuko dira. Linea hauek ez dute aldaketarik izango Erdialderako norabidean.
Asko dira azken aldian hirian egiten ari diren lanak, eta bizilagun eta dendari ugari ari dira kexatzen. Besteak beste, sarean asko zabaldu zen Maddalen Marzol dendariaren salaketa txioa.
Ale, va hilo sobre las obras del centro de @DonostiakoUdala, porque llevamos 4 años rodeadas y aquí nadie te dice nada ni te da un ayuda económica decente.
— Maddalen Marzol (@madmarzol) June 16, 2022