Yago Agirre eta Asier Prieto maila onean aritu dira Gipuzkoako Itzulian
Atzo bukatu zen Gipuzkoako Itzulia, Segurako laugarren eta azken etaparekin. Donostialdea Bizikletan taldeko gazteek maila ona eman du itzuli osoan zehar, eta, batez ere, Yago Agirre ziklista izan da onenekin aritu dena. Esaterako, atzoko azken etapan hirugarren tokian sailkatu zen. Sailkapen orokorrean, aldiz, bosgarren bukatu du Agirrek. Itzulia Ibai Azanzak (Vizcay Hermanos) eskuratu du.
Klubak Asier Prietok egindako itzulia ere nabarmendu du, kadete izatetik gazte mailara izan duen garapenarengatik. Lehen hamarren artean sartzeko borrokan aritu zen, eta, azkenik, hamalaugarren tokian bukatu zuen. Taldeka, berriz, hirugarren bukatu zuen Donostialdea Bizikletanek.