Xabier Elejalde eta Martin Zelaia izan dira Ategorrietako Pala Txapelketako irabazleak
Ategorrietako Pala Txapelketan jende asko elkartu da, urtero bezala, giro onean. Aurten, hamasei pilotarik jokatu dute auzoko frontoian. Bi taldetan, bikoteak orekatzen saiatu dira pilotarien mailaren arabera; batzuk federatuta baitaude eta beste batzuk ez. Xabier Elejalde eta Martin Zelaia izan dira txapeldunak, eta Juanva Ricondo eta Santi Ubeda azpi-txapeldunak.
Zehazki, ekainean zehar jokatu dituzte partidak, eta antolatzaileen esanetan, urtero pilotari eta ikusle ugari biltzen dira. Ategorrietako Kirol Elkarteak laguntzen du txapelketa antolatzen, eta pilotalekua txikia den arren, maila oneko norgehiagokak ikusteko aukera egoten dela diote.