Abandonatutako untxi bat aurkitu dute Kristinaenean
Abandonatutako untxi bat aurkitu zuten asteartean Kristinaenea parkean. Cristina Enea Fundazioak Twitterren jakinarazi duenez, “agian etxean molestatzen zion norbaitek parkean abandonatzea erabaki zuen”. Ez da opor garaian parkean horrelako zerbait gertatzen den lehenengo aldia, eta, horren aurrean, hainbat aholku eman dituzte.
Lehenik eta behin, maskotez arduratzerik ez duenak horrelakorik izan ez dezala eskatu dute. Bestalde, parke batean edo egokia ez den beste lekuren batean utzi beharrean, animaliak babesteko elkarteetara eramateko deia egin dute, eta, beste aukera gisa, denda espezializatu batera eramatea proposatu dute.
Atzo Cristina Enean aurkitu genuen. Agian etxean molestatzen zion norbaitek parkean abandonatzea erabaki zuen. Gogoratu zuen maskotetaz arduratzerik ez baduzue, aukera hauek dituzuela:
— Cristina Enea Fundazioa (@cristina_enea) June 29, 2022
•Ez eduki maskotarik
•Eraman animaliak babesteko elkartera
•Eraman denda espezializatu 1era pic.twitter.com/x6XoFAN0xv