Alex Remirok Realean jarraituko du 2026-2027 denboraldiaren amaierara arte
Realak jakinarazi duenez, Alex Remirok elastiko txuri urdina janzten jarraituko du 2026-2027 denboraldiaren amaierara arte. Klub txuri-urdinak eta Cascanteko (Nafarroa) atezainak akordioa lortu ondoren, Remirok “funtsezko pieza” izaten jarraituko duela azaldu dute, talde txuri urdinaren orainaldian eta etorkizunean.
Alex Remiro 2019ko udan iritsi zen Realera, eta, hiru denboraldietan, 122 partida jokatu ditu guztira. Bere berrikuntzak Realeko atearen etorkizuna “ziurtatzen” duela nabarmendu du klubak, nafarrak eta Maty Ryanek “ondo zainduta” izango dutelako.