'Nao Victoria' ontziaren erreplika Donostian izango da gaurtik aurrera
Donostiako portuan dago Nao Victoria ontziaren erreplika, eta uztailaren 10era arte bisitatu ahal izango da. Nao Victoria Juan Sebastian Elkanok 1519 eta 1522 urteen artean lehenengo aldiz munduari bira emateko erabili zuen itsasontziaren erreplika da.
Lehen mundu itzuliaren bosgarren mendeurrenaren harira, erreplika Europako hainbat portutan egon da. Gainera, 1991n eraiki zutenetik, mundu osoan zehar bidaiatu du. 2004 eta 2006 urteen artean munduari bira eman zion, 26.000 itsas milia baino gehiago egin zituen eta 17 herrialdetan geldialdiak ere bai. Orduz geroztik, etengabe ibili da munduan zehar nabigatzen, Estatu Batuetako eta Europako ehunka portutan zehar bira kulturalak eginez, eta horietan zehar milaka bisita jasoz.