Turismoaren atzean dagoen prekarietatea salatzeko, greba datorren astean
ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuak batu egin dira datorren uztailaren 7, 8 eta 9an greba egiteko. Ostalaritza sektorearen baitan, hotel eta alojamendu turistikoetako langileak daude grebara deituak. Hain zuzen, gaur, Adegik eta beste erakundeek Destino Turistiko Adimenduen inguruan eztabaidatzen zuten bitartean, langileek hitzarmen duin baten aldeko aldarria egin dute Tabakalera kanpoan.
Salatu dutenez, patronalak hitzarmenaren negoziazioan egindako azken proposamenak ez du sindikatuen eskaera bakar bat ere jasotzen: “Hobekuntzak aurkeztu beharrean, gehienez %3 eta %4ko soldata igoerak proposatu ditu”. ELAren ustez, “planteamendu erregresibo eta baldintza prekario” horien aurrean, mobilizazioa indartu egin behar da. Hitzarmenak gutxienez KPIaren araberako soldata igoera jaso beharko luketela adierazi dute.