Zaporeak elkartearen aldeko kontzertua egingo dute San Bizente elizan
Lesboseko errefuxiatuen kanpamenduan egiten ari diren lana aitortu eta ikusarazi nahi dute. Horregatik, larunbatean, hilaren 2an, musika emanaldi bat egingo dute Zaporeak elkarteko boluntarioen alde. San Bizente elizan izango da, 20:15ean. Eresmin abesbatzak antolatu du kontzertua, eta euskal folklorearen musika korala eta Bibost musika taldearen abesti donostiar eta euskaldunak interpretatuko dituzte.