Herri bazkari oso jendetsua egin dute Intxaur jaietan
Indarrarekin itzuli dira Intxaur jaiak pandemiaren ostean, eta eguraldia lagun, herri bazkari jendetsua egin dute larunbatean Sagastieder plazan: 300 bat lagun elkartu dira, eta giro ederrean jan dute menuko paella. Aurten, gainera, belaunaldi desberdinetako kuadrilla askok jaietako blusak egin dituzte estreinakoz, bazkariari kolorea jarriz.
Eguna eta gaua luzeak izango dira Intxaurrondok, askotariko jarduerak prestatu baitituzte jai batzordekoek: karro-bira, kontzertuak eta zezensuzkoa, esaterako. Bihar ere jaiak ospatzen ariko dira Intxaurrondon, eta hemen kontsultatu dezakezue egitaraua.
Jarraian, herri bazkarian egindako argazkien bilduma ikus dezakezue: