Yago Agirre donostiarrak irabazi du gazte mailako Espainiako txapelketa
Denboraldi bikaina darama Donostialdea Bizikletan taldeko Yago Agirre txirrindulariak gazte mailan. Espainiako errepideko txapelketa irabazi zuen atzo euskal selekzioarekin, Valladoliden.
Lasterketa bizia eta lehiatua izan zen. 120 kilometroko ibilbidean eraso asko egon ziren, baina 25 kilometro faltan Agirrek eta Pablo Torresek egindakoa izan zen erabakigarria. Hamar bat ziklistek harrapatu zituzten arren, borrokan jarraitu zuten helmugara aukerekin iristeko. Agirrek, berriz ere, gainerako iheskideak atzean utzi zituen, eta Mikel Uncilla nafarrarekin aurrera egin zuen. Gerora, biekin bat egin zuten Luis Garciak, Sergio Romeok eta Jordi Artiguesek.
Boskotea elkarrekin iritsi zen azken kilometrora, eta tropela gainean zuten arren, txapelketa lehiatzeko aukera izan zuten. Agirrek esprint indartsua egin zuen besoak altxatzeko. Uncilla sailkatu zen bigarren eta Romeo hirugarren.
Yago Aguirre Espainiako txapelduna! #CEJuniorValladolid22 @donostialdeaBiz @ETXFed @GTxF_ pic.twitter.com/yHWAcoYzJn
— Martín (@martin__early) July 3, 2022