Gizon bat atxilotu dute Donostian, bere bikotekide ohia erasotzeagatik
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen ostiral gauean Donostian, genero indarkeria, sexu erasoa eta urruntze agindua urratzea egotzita. Izan ere, Noticias de Gipuzkoa hedabideak argitaratu duenez, gizonak bere bikotekide ohiari ukabilkada bat eman zion aurpegian, Parte Zaharreko etxebizitza batean sexu harremanak izateari uko egin ondoren. Emakumea ospitalean artatu behar izan zuten.
Ostiralean gertatu zen erasoa, 21:15ean. Bizilagun batek etxebizitzako eskaileretan aurkitu zuen emakumea, larrituta, eta larrialdi zerbitzuetara deitu zuen. Emakumeak ertzainei gertatutakoa kontatu zien, eta agenteek baieztatu ahal izan zuten gizonak urruntze agindu bat zeukala emakumearekiko, eta martxoan indarkeria matxistaren delitu batengatik atxilotu zutela.
Erasoaren ondoren, gizonak mugikorra kendu zion emakumeari, gertatutakoa salatu ez zezan. Ostiral gauean bertan atxilotu zuten erasotzailea, eta larunbatean utzi zuten epailearen esku.