Konpondu dute Kristinaenean hondaturiko bidea
Bi hilabeteko obra bukatuta, berriz zabaldu dute Kristinaenea parkearen goiko aldera iristeko bidea. Donostiako Udalak 85.000 euroko inbertsioa egin du aipaturiko bidea konpontzeko. Hondoratuta eta pitzadurekin zein arrakalekin zegoen. Bidearen zati bat egonkortu behar izan dute behar bezala irekitzeko.
Mendi magalari eusteko, 41 metroko luzera duen zulo bat egin eta hormigoi armatuzko habe bat sartu zuten. Arrokan, berriz, 82 mikropilote jarri dituzte. Magal hori irristakorra zen, eta horrek bidea hondoratzea eragiten zuen. Iazko otsailetik bidea hondoratuta zegoen, eta denbora asko behar izan dute egonkortzeko. Horrez gain, bideko zoladura berritu dute jatorrizko kolore horiari eutsita, eta areka berri bat egin dute, urak biltzeko.
Ikerlur enpresak idatz zuen proiektua eta Urdinberri eta Viuda de Sainz enpresen aldi baterako elkarteei adjudikatu zizkieten lanak.