San Martin kaleko bidegorria astean zehar irekiko dute
Erdialdetik Antiguarantz joateko balio du orain San Martin kaleko errepideak. Bi errei eta itxita dagoen bidegorria ditu.
Udaleko iturrien arabera, aste honetan zehar irekiko dute. Bidegorriak San Martin kalea eta Kontxako pasealekua lotuko ditu. Hainbat bizikleta erabiltzailek ohartarazi dute San Martin kaleko bidegorria estuegia dela:
Laster hemendik bizikletaz pasatuko gara.
— ????? (@AlexIturbe2) June 28, 2022
Ez dut argazkirik egin, baina Kontxa/San Martin tartea (bihurgunean) estua iruditu zait, zabala egiteko arazorik ez zegoenean. pic.twitter.com/nZwdKcYy5i
Horrekin batera, kalea bizikletarekin zeharkatzeko zailtasunak egongo direla ere adierazi dute:
Bi denboratan zeharkatu beharko dugu kalea hemen.
— ????? (@AlexIturbe2) July 3, 2022
Erdiko tarte horretan txirrindulariak pilatzen badira, arazotxo bat izango dugu. pic.twitter.com/0ntCgYqpvq
Pasa den ostiralean ireki zuten kalea behin betiko norabidearekin. Izan ere, iragan asteartean itxi zuten norabidea aldatzeko. San Martin kaleko bidegorria, ordea, oraindik ez dute ireki.