Bide mozketa egin dute Cementos Rezolako langileek: "Gure delitu bakarra lanpostuak defendatzea izan da"

Hilabeteak daramate Cementos Rezolako langileek borrokaldian, lan baldintza hobeen demandan. Enpresak, hitzarmena negoziatu ordez, sindikalisten kontra egin du, eta LABeko hainbat ordezkari auzitara eraman ditu. Egoerarekin haserre, Añorga Hiribidea moztu dute hainbat langilek.
Cementos Rezolak sei langile auzitara sartu ditu, “greba eskubidearen gehiegizko erabilera” argudiatuta, eta bihar epaituko dituzte. Bihar osteguna, uztailaren 7an, 09:30ean LABek kontzentrazioa egingo du Donostiako epaitegietan, Teresa de Calcuta plazan, auzipetuei babesa erakutsi eta jazarpen sindikala salatzeko elkarretaratzea deitu du LABek.
LABen ustez “onartezina” da egoera eta haiek egin duten “delitu bakarra lanpostuak defendatzea izan da, hori delitua izatekotan”