Loiolako jaien aldeko eguna egingo dute Ardotxo tabernaren 10. urteurrenean

Batukada Loiolako Jaietan Batukada Loiolako Jaietan. (Argazkia: Loiolako Jai Batzordea)

Loiolako Ardotxo tabernak –auzoan El Kubano izenarekin ere ezaguna da– hamar urte beteko ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko, auzoko jaien aldeko eguna egingo dute hilaren 23an. Horrela, Kubano Festa antolatu dute, egitarau honekin: 14:00etan, bazkaria egingo dute topoaren geltokiko plazan, eta 17:00etan, Son Pa Bailar taldeak joko du. Bazkarirako txartelak hilaren 15era arte erosi ahalko dira, 20 euroan, Ardotxo tabernan, On egin harategian, Hontza tabernan eta Estitxu estilista ile apaindegian.

HITZAkide HITZAkide