Porrontxo jaietako V. kuadrillen batzarra egingo dute uztailaren 12an
Porrontxo jaietako kuadrillen igoera. (Argazkia: Beñat Parra) Egiako kuadrillen V. batzarra egingo dute uztailaren 12an, Arrano elkartean, 19:00etatik aurrera. Porrontxoetako jai batzordeak azaldu duenez, hainbat gauza aurkeztuko dituzte bertan, besteak beste, kuadrilla arduren zerrenda, gaueko emanaldien eskaintza, kartel lehiaketaren garailea, Egiako Nesken Brigadaren hitza eta aurtengo egitaraua.
Jai batzordeko kideek kuadrilla guztiak animatu dituzte batzarrean parte hartzera. “Denon artean 40. urteurren hau gogoangarria bilakatuko dugu. Gora Porrontxo Jaiak eta gora Egia!”, adierazi dute.

