Brais Mendez txuri-urdina da

brais Brais Mendez Anoetan aurkeztu zuten asteazkenean. (Argazkia: Reala)

Zurrumurruak baieztatu egin dira: Brais Mendez erdilari galiziarra fitxatu du Realak, eta 2027-2028ko denboraldiaren amaierara arte sinatu du kontratua. Asteazkenean aurkeztu zuten jokalaria, Realak eta Celtak akordioa lortu ostean; hainbat hedabideren arabera, 14-15 milioi euro ordaindu ditu klub txuri-urdinak. Mendezek 23 zenbakia eramango du bizkarrean.

Mendez Pontevedrako Mos hirian (Galizia) jaio zen 1997ko urtarrilaren 7an. Vila-realen harrobitik pasatueta gero, 15 urte zituela Celtaren beheko kategorietan sartu zen. 20 urterekin egin zuen debuta lehen taldearekin, eta azken denboraldiotako jokalari garrantzitsuenetakoa izan da talde galiziarrean. Bost denboralditan 166 partida jokatu ditu Celtarekin, eta 22 gol sartu ditu. Jokalari trebea eta ezker hanka talentudunarekin, Brais Mendezek 2018an egin zuen debuta Espainiako selekzioarekin, 21 urte besterik ez zituela.

HITZAkide HITZAkide