Esklerosi Anizkoitzaren inguruko 'Busti zaitez' kanpaina uztailaren 10ean egingo da
Datorren igandean, uztailak 10, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza elkarteak Busti zaitez jardunaldiaren edizio berri bat antolatu du. Kontxako hondartzako erlojuetan ekitaldi sinboliko bat egingo dute 12:00etan, Gipuzkoan Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen alde. Bertan, hainbat arlotako pertsona ospetsuek eta donostiarrek busti ahal izango dute, gaixotasun horri babesa emanez.
Esklerosi Anizkoitza zerk sortzen duen ez da gauza jakina oraindik, baina gaixotasun honek 750 pertsonari eragiten die Gipuzkoan, 2.700 pertsonari Euskal Autonomia Erkidegoan eta 55.000 pertsonari Estatu osoan. Horrez gain, pertsona heldu-gazteen desgaitasunaren bigarren kausa da, errepide istripuen ondoren.