Klima eta zibilizazio krisiari buruz ariko dira Miramar jauregian
Mugarik Gabe erakundeak Bizitza jokoan bi eguneko jardunaldia egingo du hilaren 26an eta 27an EHUren Udako Ikastaroetan, Miramar jauregian. “Edonon entzun daiteke klima krisiaren inguruan, baina… klimatikoa baino ez da, ala beste krisi batzuei buruz ez da hainbeste hitz egiten? Eta… zergatik? Zer interes dago atzean? Eta, batez ere… Zer aukera dugu maila indibidualean eta kolektiboan ekintzara igarotzeko?”. Galdera horiei erantzuna emango diete zientziaren, energiaren, giza eskubideen, komunikazioaren eta kontsumo arduratsuaren esparrutako adituekin.
Hizlariak ondorengoak izango dira: Antonio Turiel: CSICeko ikertzaile zientifikoa, Raquel Celis Zehar Errefuxiatuak taldeko Intzidentzia eta Partaidetza Koordinatzailea, Isidro Gimenez Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean doktorea, Mariola Olcina Ingurumen arloko zinemagilea eta komunikatzailea, eta Maitane Zaldibar Soziologian lizentziaduna.
09:00etatik 13:45era izango da egun bakoitzeko saioa, eta gaztelaniaz izango da. Matrikulak bost euro balio ditu eta helbide honetan eman behar da izena.