Zementon larunbatean iritsiko da Añorgara
Auzoko jai batzordeak ohiko dinamika berreskuratu du Añorgako Karmengo festak antolatzeko. Larunbatean hasi eta hilaren 17ra bitarte egitarau zabala prestatu dute, berritasunekin. Zementon larunbat arratsaldean iritsiko da auzoko plazara, eta Añorgakoek harrera beroa egitea espero dute, jaiak iristeko gogotsu daudelako.
Jarraian, Añorgako jaien egitarau osoa, egunez egun.
UZTAILAK 9, LARUNBATA (Kuadrillen eguna)
– 08:00etan, oilasko Biltzaileak auzoan zehar.
– 11:00etan, erakusketa museoan.
– 12:00etan, paella prestaketa.
– 12:30ean, oilasko biltzaileei ongi etorria.
– 14:00etan, kuadrillen arteko bazkaria (aurrez izena eman behar da).
– 16:00etan, jasoketa eta argazki herrikoia.
– 16:10ea, mus txapelketa azkarra.
– 17:30ean, pilota Goxoko finala.
– 18:30ean, txapel jaurtiketa.
– 19:00etan, Zementonen jaitsiera.
– 19:10ean, bandera igoera.
– 19:30ean, sardeska.
– 21:00etan, bokatak.
– 23:00etan, Iratzar.
– 02:22etan labezomorro erraldoia.
UZTAILAK 10, IGANDEA (Jubilatuen eguna)
11:00etan, artisau erakusketa.
11:30ean, meza nagusia.
12:15ean, Gure Kabia abesbatzaren emanaldia elizan.
13:00etan, Pintxoak eta sagardoa.
14:00etan jubilatuen adiskidetasun bazkaria.
UZTAILAK 13, ASTEAZKENA
– 19:00etan, Panoli kabareta clown ikuskizuna plazan.
UZTAILAK 14, OSTEGUNA (Sorpresa eguna)
– 18:00etan, Arkaitz dantza taldeko gaztetxoen emanaldia.
– 19:00etan, erraldoi eta buruhandiak.
– 19:30ean, sardina-jatea.
– 22:15ean, sorpresa jaialdia.
– 00:00etan, karaokea.
UZTAILAK 15, OSTIRALA (Umeen eguna)
-10:00etan, umeentzat joko eta puzgarriak.
-11:00etan zementuzko eskulturen tailerra museoan.
– 16:00etan, puzgarriak.
– 17:00etan, umeentzako merendola.
– 17:30ean, ginkana.
– 18:00etan, mozorro festa prestaketa.
– 18:30ean, erraldoi eta buruhandiak.
– 19:00etan, gabezin taldea.
– 20:00etan, haurren mozorro festa.
– 21:30ean, orikiz mozorro festa: AKKEk 100 urte. Ondoren, Gabezin taldea.
– 23:30ean, kontzertuak gaztetxean: John Dealer & The Coconuts, The Clayton eta Azkaiter Pelox.
UZTAILAK 16, LARUNBATA (Karmen eguna)
– 11:00etan, diana erraldoi eta buruhandiekin.
– 11:30ean, karabina tiro txapelketa.
– 12:00etan, bakailao prestaketa eta sagardo dastaketa.
– 13:00etan, herri soka-dantza.
– 18:00etan Arkaitz Añorgako dantzariak.
– 18:30ean, erraldoi eta buruhandiak.
– 19:00etan, bertso poteoa.
– 22:30ean, kontzertuak plazan: Kilimak eta Zopilotes Txirriaos.
UZTAILAK 17, IGANDEA (Añorga Kultur eta Kirol Elkarteren eguna)
– 10:00etan, Añorgako erraldoi eta buruhandien topaketa eta bolo tiraketa.
– 13:00etan, erraldoien erakusketa frontoian eta bolo tiraketaren sari banaketa.
– 14:30ean, elkarteen arteko bazkaria.
– 17:00etan, pilota partidak.
– 20:30ean, bokatak.
– 22:00etan, bandera jaitsiera.