Nora Lopez piraguista, gazte mailako munduko txapeldunordea kanoan

Nora Lopez, Donostiako Atletikoko piraguista gazte mailako munduko txapeldunorde izendatu dute kanoan Ivrean (Italia) jokatzen ari diren munduko txapelketetan.
Zortzigarren postuan sailkatu den finalaurrekoaren ondoren, sekulako jaitsiera egin du finalean zilarrezko domina eskuratzeko 108.80 segundoko denborarekin. Eslovakiako Zuzana Pankovak irabazi du urrezko domina eta Lucie Krech alemaniarrak osatu du podiuma.